XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina ez ditu mozten Salamancako harremanak 1893.eko ekainean Teologian doktoregoa lortu arte.
Aureliano Galarza mungiarrak Bizkaiko Diputazioari eskatu zion 1887.eko azaroaren 8an euskara katedra sor zezala Bilboko Institutuan.
Lehiaketarako baldintzak onartu ziren eta 1888.eko martxoaren 31 arterainoko epea eman zitzaien eskatzaileei.
Deialdi honen berri Salamancan jakin zuelarik,
Aipatu epea bukatu zenean, bi tituludun agertzen ziren eskatzaile: Migel Unamuno, Filosofia eta Letretan doktorea, eta Resurreccion M. Azkue batxiler tituluduna eta laster apezgoa lortzeko zena.
Titulu gabeko Sabino Arana Goiri, Luis Iza eta Pedro Alberdi ere agertzen ziren, eta epetik kanpo Eustakio Madina.
Botuetara jo zuen batzorde erabagileak eta hamaika boto eman zizkioten Azkueri eta hiru Unamunori.
Beraz oraindik diakonoa zen lekeitiarrari eman zioten lanpostua eta ardura.
Urrian hasi zen Azkue euskara ikasketak ematen eta ikasleentzat ikasbideak prestatzen, zeinekin baliatuz
Baina ikaskuntzatik aparte beste euskararen aldeko hainbat lan eskuartean zituenez, Hiztegia, aldizkariak, musika biltze lanak, eta abar, 1903-1904 ikastaroa bukatu arte jarraitu zuen Institutuan, Ebaristo Bustintza Kirikiño aurrerantzean zeregin horrekin arduratu zelarik.
LEKEITIOKO ELIZA ETA PORTUA
R.M Azkuek Lekeitio kostaldeko herrian eman zituen haurtzaroko urteak.
Sorterriarekiko atxekimendua nabaria da Azkueren bizitzan han ikasi eta maitatu zuen herri-hizkuntza eta jakitatea; Lekeition egin zituen lehen eta betiko oporraldiak.